EZTABAIDAEnfocAH: gerra garaiko fotokazetaritza
Urriaren 20an, osteguna, Gasteizko World Press Photo 2022 erakusketaren barruan, "Enfoque cAH: el fotoperiodismo en tiempos de guerra" izeneko eztabaidara gonbidatzen zaitugu. Bertan, gerren eta gatazken estaldura nola aldatu den aztertuko dugu.
Horretarako, honako hauek izango ditugu: Ricardo García Vilanova, fotokazetaria eta World Press Photo sari baten irabazlea 2020an; Pablo Tosco, fotokazetaria eta World Press Photo sari baten irabazlea 2021ean; Patricia Simón, kazetaria; eta Igor G. Barbero, Mugarik Gabeko Medikuen kazetaria. Laurak Ukrainan izan dira aurten, eta esperientzia handia dute beste gerra eta gatazka batzuen estalduran. Basakeriaren lekuko zuzenak izan dira.
Non?
Montehermoso Kulturunea – Ortuño Aretoa
Data eta ordua
Urriaren 20an, osteguna
19:00tik 20:15etara
Sarrera doan
Begiratu eta
EnfocAH!
Zer egin behar dut?
Hizlariak

Ricard García Vilanova
Bartzelona, 1971
Freelance argazkilaria eta bideografoa da, eta 20 urtetik gorako eskarmentua du gatazka‑eremuetan eta krisi humanitarioetan. Life, Time, The New York Times, The Washington Post, Le Monde eta The Guardian dira beren lana argitaratzen duten nazioarteko komunikabideetako batzuk.

Pablo Tosco
Argentina, 1975
Fotokazetaria eta bideografoa da, eta gatazka armatuek, krisi klimatikoak eta desberdintasunek pertsona zaurgarrienen bizitzan duten eraginean jartzen du arreta. Yemengo gatazkari buruz egin zuen lanarekin World Press Photo 2021 lehen saria irabazi zuen iaz, Gai Garaikideen kategorian.

Patricia Simón
Estepona, 1983
Kazetaria, idazlea eta irakaslea da, nazioarteko harremanetan espezializatuta dago, eta giza eskubideetan eta genero‑ikuspegian jartzen du arreta. Periodismo Humano‑ren sortzaileetako bat izan zen, eta baita hedabidearen zuzendariordea ere. 25 herrialde baino gehiagotan egon da lanean eta 'Miedo' eta 'Lo que la guerra transforma' liburuen egilea da.

Igor G. Barbero
Bilbo, 1983
2016tik Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen komunikazio‑arduraduna da, eta Asian, Ekialde Hurbilean eta Afrikan gertatutako larrialdien eta krisi humanitarioen berri eman du.
Afrikan izan zuen bere basea 2018 urte amaieratik 2022 hasierara arte. Revista 5W‑ren sortzaileetako bat da, eta baita ‘Bangladesh, crónica de un país olvidado’ eta ‘Vislumbres de África Oriental’ liburuen egilea ere.

Babesleak
