World Press Photo 2022

World Press Photo 2022Argazki irabazlea

Amber Bracken (New York Times)

Jantzi gorriak gurutzetako adarretatik esekita, sasiz inguratutako errepide baten alboetan; horra zer erakusten duen nazioarteko prentsa-argazkilaritzako World Press Photo lehiaketaren azken edizioa irabazi duen irudia. Iruidi sinbolikoa da, Kanadan dagoen Kamloops barnetegian tratu txarren ondorioz hildako ehunka haurren oroimenez. Beste asko bezala, XIX. mendean sortu zen, adingabe indigenen asimilazio kulturala bideratzeko asmoz. Egungo ikerketei esker, 1.400 hobi baino gehiago aurkitu dira mota horretako zentroetan. Amber Bracken argazkilari kanadarra da argazkiaren egilea, The New York Timeserako erreportaje baten barruan.

Bitxikeria bat: lehiaketaren 67 urteetan, lehen aldiz ez da pertsonarik batere agertzen argazki irabazlean.

Hauxe da, beraz, aurtengo World Press Photo erakusketan aurkituko dugun ikus-istorioetako bat. Horrez gain, Amazonian basoen galera distopia itzela dela ikusiko dugu, eta Australian baso-suteen aurka sua nola baliatzen duten ikasiko. Hamaika argazki-narrazio eta bat gehiago biltzen ditu erakusketak, 130 herrialdetako 4.000 profesional baino gehiagok bidalitako ia 65.000 irudien artean hautatuak.

Montehermoso Kulturunea

Urriaren 14tik azaroaren 13ra

Sarrera doan

Babesleak

Logotipos de patrocinadores
Cookien erabilera
Cookies-ak gure webgunean erabiltzen ditugu. Batzuk funtsezkoak dira kokalekua martxan jartzeko, eta beste batzuk, berriz, kokalekua eta erabiltzailearen esperientzia hobetzen laguntzen digute (cookies-ak arakatzen). Zuk erabaki cookies-ak utzi ala ez. Mesedez, ez badituzu baztertzen, agian ezin dituzu erabili kokalekuko funtzionalitate guztiak.