ERAKUSKETACon la boca abierta
"Con la boca abierta" izeneko erakusketan bere obrako gaiak biltzen dira, 1976an egin zituen lehen proiektu fotografikoetatik hasi eta 2013ra artekoak. Erakusketan, gizakiaren sentimenduak eta emozioak eta egoeren aniztasuna adierazteko ahoak duen garrantzia adierazten da.
Erakusketan ageri dira bai jaiotzean lehen aldiz egiten den negarra bai heriotzak sortzen duen mina, hala irribarrea nola algara, mina eta atsegina, hala ezustea nola izua, bai sentsualitatea bai sexualitatea, inozentzia eta probokazioa, hala samurtasuna nola biolentzia, otoitza eta oihu kolektiboa.
35 urtean baino gehiagoan egindako proiektu bat da, aho zabalik uzteko.
Vital Fundazioa Erakusketa Zentroa
Ordutegia
Asteartetik larunbatera: 10:30-13:00, 18:00-20:30
Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00
Helbidea
Postas kalea, 13 eta 15
01005 Gasteiz
Ikusi Google Maps-en
Doako sarrera
1949, Puertollano, Ciudad RealCristina García Rodero
Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederretako Fakultatean Pinturan lizentziatu zen (1968-1972) eta, bertan, Argazkigintzako irakasle izan zen 1983tik 2005era arte. 1973an, Espainiako erritual, tradizio eta jaiei buruzko ikerketa eta bilketa lana hasi zuen, eta, ildo horretatik, España oculta (1989) argitaratu zuen.
1989tik 2005era Parisko VU 'agentziarekin lan egin zuen eta Magnum Photoeko kide da 2009tik.
Gainera, honoris causa doktorea da Gaztela-Mantxako Unibertsitatean (2018) eta ohorezko akademikoa Arte Ederren Galiziako Errege Akademian, A Coruñan (2019).
2018an, "Cristina García Rodero" Museoa inauguratu zen, Puertollanoko udaletxe zaharraren eraikinean, argazkilariari eskainitako espazio iraunkor batekin.
Bere ibilbidean zehar, erakusketak ikusgai jarri ditu Veneziako Biurtekoaren 49. eta 51. edizioetan eta arte zentroetan, hala nola, MoMA PS1n edo New Yorkeko International Center of Photographyn; Madrilgo Pradoko Museoan eta Reina Sofia Arte Zentroko Museo Nazionalean; Dallasko Meadows Museumen; Washingtongo Seattle Art Museumen; Arizonako Unibertsitateko Center for Creative Photographyn; Chicagoko Museum of Contemporary Photographyn; Tokioko Metropolitan Museum of Photographyn; Caracasko Arte Ederren Museoan; Ville de Chalon-Sur-Saôneko (Frantzia) Niepce Musée Nicéphoren, besteak beste.

Babesleak
