World Press Photo Erakusketa Gasteizen
Aurten, 20 urte dira Gasteizko hiriak eta World Press Photo fotokazetaritzaren nazioarteko lehiaketa ezagunenaren erakusketak kultur harreman benetan emankorrari ekin ziotela. Urteurren hau ospatzeko programa berezia prestatu dugu: WPP2022ren urteko erakusketaz gain, atzerabegirako bat ikusi ahal izango dugu, lehiaketa 1955ean Holandan sortu zenetik egon diren argazki irabazleekin, ibilbide bat eginez joan den mendearen erdialdetik izandako historiako irudi ikonikoetan barrena; horrez gain, gerra garaiko fotokazetaritzari buruzko eztabaida bat antolatu dugu, zeinetan hainbat profesional ezagunek parte hartuko baitute.
Ospakizunarekin bat egiten dute, halaber, Cristina García Roderok (Magnum) eta Miguel Trillok, hurrenez hurren, "Aho zabalik" eta "Hiriko joko bat" erakusketekin. Sarrera doakoa izango da hitzordu guztietan.
Irudi bidezko narratibaren zale amorratuak diren ikusleen partaidetza aktiboa izateko, argazkilari amateurren lehiaketa bat antolatu dugu, 5.000 €-tik gorako sariarekin.
20 urte daramatzagu fotokazetaritza milaka pertsonekin partekatzen, eta espero dugu programa honek are gehiago piztea dokumentu fotografikoak har ditzakeen bide ugariekiko interesa.
Paco Valderrama
Koordinatzailea

Argazkilari Amateurren Lehiaketa
World Press Photo 20 urtez Gasteizen
argazkilari amateurren lehiaketako oinarriak. Amateurrentzat soilik.

Parte hartzeko argibideak
- Irakur itzazu oinarriak arretaz eta egiaztatu baldintzak betetzen dituzula. Amateurrek soilik parte har dezakete.
- Bete formularioa zure harremanetarako datuekin, zure erakusketaren deskribapen laburrarekin, izenburuarekin (baldin badu) eta establezimenduaren izenarekin eta helbidearekin.
- Erregistratu ondoren, zoaz Vitoria-Gasteizko Turismo Bulegora (Espainia plaza 1) eta jaso establezimenduaren erakusleihoan jarri beharko duzun eranskina.
Egutegia
Izen‑emateak urriaren 18ra arte, asteartea, 19:00ak baino lehen.
Izena emateko epea azaroaren 3ko 19:00ak arte luzatuko da!- Erakusketak lokaletan instalatuta 2022ko azaroaren 8tik, gutxienez, 2023ko urtarrilaren 13ra arte.
- 2022ko abenduaren 1ean, ostegunean, irabazleak jakinaraziko dira

Lehiaketaren oinarriak
- Argazkiek originalak izan behar dute, argitaratu gabeak eta sekula ikusgai jarri gabeak (ez euskarri fisikoan, ez digitalean).
- Argazkilari profesionalek ezin dute lehiaketan parte hartu.
- Gaia librea izango da eta baita formatua ere. Argazkiak euskarri zurrunen gainean jarriko dira ikusgai.
- Erakusketa bakoitzak 6 argazki izango ditu gutxienez eta ez da gehienezko kopururik izango.
- Pertsona edo talde bakoitzak bi erakusketa aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
- Antolatzaileek, hala erabakiz gero, irabazleen lanen kopia bat gordeko dute, ekitaldia ezagutzera emateko eta helburu komertzialik gabe.
- Antolatzaileek epaimahai bat izendatuko dute eta honen erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak informazio osagarria eska diezaieke parte hartzaileei. Epaimahaiak oinarri hauek interpretatu eta hauetan jasotzen ez diren kasuak ebatzi ahal izango ditu.
- Epaimahaiak, lehenik eta behin, argazkien eta erreportajeen kalitatea baloratuko du eta ondoren, lanen muntaia eta aurkezpena. Lehiaketa prentsa argazkilaritzaren inguruko jarduera denez gero, argazki dokumentalek balorazio handiagoa izango dute.
- Parte hartzaileek jendearentzat zabalik dagoen lokal, merkataritza edo ostalaritza establezimendu bat aurkeratu beharko dute beren lanak ikusgai jartzeko, eta instalazioaren kostuen kargu egin beharko dute.
- Parte hartzaileek izen emate fitxa beteko dute, egilearen, lanaren eta erakusketa ikusgai jarriko duen establezimenduaren oinarrizko datuekin. Aurkeztutako erakusketa bakoitzeko fitxa bat bete beharko da. Datu horiek lehiaketarekin zerikusia duten fitxategietan soilik erabiliko dira.
- Posible bada, lehenengo saria irabazlearen erakusketa ikusgai jarri duen establezimenduan jakinaraziko da, egilea bertan dagoela.
- Establezimenduek eranskin berezi bat jarriko dute erakusleihoetan edo ondo ikusten den tokian, lehiaketan parte hartzen dutela jakinarazteko. Pegatinak Gasteizko Turismo Bulegoan (Espainia plaza, 1) daude lehiakideen eskura.
- Argazkiek argibide laburra izango dute oinean edo aparteko taula batean.
- Lokal bakoitzak nahi adina erakusketa jarri ahal izango ditu ikusgai.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Sariak
- Lehenengo sariaren irabazleak 1.500 euro jasoko ditu, eta lehen saria merezi duen erakusketa ikusgai jarri duen establezimenduak soilik beste 500 euro jasoko ditu.
- Bigarren saria: 1.200 euro.
- Hirugarren saria: 800 euro.
- Laugarren saria: 600 euro.
- Bosgarren saria: 500 euro.
- Sari guztiak banatuko dira ezinbestean eta ez da saririk zatituko.
- Sariek barne hartzen dituzte dagozkien zerga xedapenen araberako zergak.
5.100 euro sarietan.
Babesleak

Laguntzaileak
